SAKANAKO XIV. XAKE TXAPELKETA.
(2013ko abenduaren 14an
jokatua, Ziordian).
Larunbatean,
goizez eta arratsaldez, jokatu zen, Ziordiako Udaletxean.
Eloko
2.000 puntu baino gutxiagoko jokalarientzat antolatutako Txapelketa izan zen.
20 minutuko 8 partida izan ziren. Antolatzailea: Zaldi Beltza Xake Taldea,
Mikel Markotegi Ijurkoren gidaritzapean.
Bazkaria
ondoko taberna batean egin zen, 10 euroko prezioan. Torneoan izena emateko 5
euro ordaindu behar izan zen. Iaz merkeago izan zen, torneoa eta bazkaria 10
euroren truke izan zirelako. Hala ere, aurtengoa ere prezio merkea.
Parte
hartzaileak 33 izan ziren (iaz baino 8 gehiago).
AZKENEKO
SAILKAPENA.
1) Mikel Ortega Lopez 8 puntu.
2) Luis David Jimenez Almeida 65 puntu.
3) Aritz Idiazabal Troyas 65 puntu.
4) Igor Gallastegi De la Fuente 5 puntu.
5) Javier Sevilla Subiza 5 puntu.
6) Javier Zinza Lopez 5 puntu.
7) Joseba Otano Villanueva 5 puntu.
8) Cesar Razkin Igoa 45 puntu.
9) Victor Barriga Rabanal 45 puntu.
10) Ion Ander Gallastegi Maρarikua 45 puntu.
11) Diego Moral Barragan 45 puntu.
12) Ion Regillaga Otaρo 45 puntu.
13) Adolfo Ruiz Anton 45 puntu.
14) Koldo Flores Lazkoz 45 puntu.
15) Ismael Anton Reparaz 4 puntu.
16) Sebastian Insausti Goρi 4 puntu.
17) Manex Regillaga Elias 4 puntu.
18) Iρaki Arrizibita Legarre 4 puntu.
19) Mikel Otsoa Aldaz 35 puntu.
20) Jesus Oyaga Valencia 35 puntu.
21) Guillermo Lakuntza Yoldi 35 puntu.
22) Daniel Fernandez Rastrilla 35 puntu.
23) Alejandro Galvan Perez-Ilzarbe 35 puntu.
24) Martin Pascual 3 puntu.
25) Angel Luis Martin Fito 3 puntu.
26) Axel Grube 3 puntu.
27) Lucia Fernandez Villameriel 3 puntu.
28) Mikel Kano 25 puntu.
29) Alberto Urkia Mendinueta 25 puntu.
30) Fernando Hernandez Zorzano 2 puntu.
31) Jorge Fernandez Villameriel 2 puntu.
32) Miguel Angel Pascual 15 puntu.
33) Itziar Sarasua 0 puntu.
MIKEL
ORTEGAREN ENEGARREN GARAIPENA.
Sakanako Mankomunitateak
antolatzen duen torneo hau berpiztu egin da aurten hein batean, iaz baino 8
jokalari gehiago bilduta (% 32 gehiago).
Parte hartzeko langa igotzearekin errazagoa izan zen
kopurua areagotzea, eloko 1.900etik beherakoentzat izan beharrean, 2.000tik
beherakoentzat izan baitzen. Torneoaren kalitatea igo egin zen, baina hasierako
filosofia zertxobait kaltetzearen truke. Hasieran, 1.800 puntutan zegoen muga,
normalean sarietatik baztertuta geratzen zirenei aukera gehiago emateko. Dena
den, jokalari multzo polita batzea lortu egin zen eta hori denen gustokoa da.
Mikel Ortega Lopez eta Luis David
Jimenez Almeidaren presentziak faboritoen zerrenda ia erabat itxi zuen.
Lehenengo bi postuak bete zituzten, pronostikoak zioen bezala.
Aritz Idiazabal Troyasek eta Javier
Sevilla Subizak ere zer erranik bazutela zirudien hasieran. Aritz Idiazabal
bikain ibili zen (hirugarren, Luis David Jimenez Almeidarekin berdinduta).
Javier Sevilla apalago, liderrarengandik 3 puntura geratuta, bosgarren bukatuta ere.
Jokalari gipuzkoarren eta
bizkaitarren presentzia nobedade izan zen torneo honetan, orain arte nafarrei
mugatuta zegoela baitzirudien. Elorrioko Zaldi Baltza taldeak bere ekarpena
eman zuen eta ez gaizki, Manex Regillaga txikia (8 urte inguru) 14 urtez azpiko
lehenengoaren sariaren irabazle izan baitzen. Alejandro Galvan Perez-Ilzarbe
eta Martin Pascual izan ziren maila horretako gainontzeko sarituak.
Mikel Otsoa Aldaz eta Joseba Otano
Villanueva bigarren eta hirugarren izan ziren 2012an. Maila igo izana nabaritu
zuten. Mikel Otsoak 19. tokian amaitu zuen, 35 puntuz. Joseba Otanok 7.
lekuan, 5 puntuz. Hala ere, eta beste emaitzen laguntzaz, saria irabazteko
aukera izan zuen azkeneko partidan. Aritz Idiazabalek, ordea, erraz irabazi
zion.
Espero dezagun txapelketa honen
kudeatzailea (Zaldi Beltza Xake Taldea) ere berpiztea eta datorren urtean
Nafarroako Txapelketa jokatzea. Xakeak Sakana behar du eta Sakanak baita ere
xakea.
SARIAK.
Mikel Ortega Lopez lehenengoarentzat: Txapela eta dirua.
Luis
David Jimenez Almeida
bigarrenarentzat: Trofeoa eta dirua.
Aritz
Idiazabal Troyas hirugarrenarentzat:
Trofeoa eta dirua.
Cesar
Razkin Igoa Sakanako
lehenengoarentzat: Saria.
Manex
Regillaga Elias 14 urtez
azpiko lehenengoarentzat: Trofeoa.
Alejandro
Galvan Perez-Ilzarbe 14 urtez
azpiko bigarrenarentzat: Trofeoa.
Martin Pascual 14
urtez azpiko hirugarrenarentzat: Trofeoa.
AZKENEKO
GARAILEAK.
2005. urtean, VI. edizioan: Iρaki Esparza Martinez.
2006. urtean, VII. edizioan: Iρaki Esparza Martinez.
2007. urtean, VIII. edizioan: Axel
Roviralta Montero.
2008. urtean, IX. edizioan: Alfonso Cemborain Oricain.
2009. urtean, X. edizioan: Mikel Torres Aldabe.
2010. urtean, XI. edizioan: Javier Sevilla Subiza.
2011. urtean, XII. edizioan: Mikel Ortega Lopez.
2012. urtean, XIII. edizioan: Adrian Ortega Lopez.
2013. urtean, XIV. edizioan: Mikel Ortega Lopez.
PALMARESA.
1)
Iρaki Esparza Martinez 2 titulu.
2)
Mikel Huerga Leatxe 2 titulu.
3)
Mikel Ortega Lopez 2 titulu.
4)
Alfonso
Cemborain Oricain Titulu bat.
5)
Egoi
Hernandorena De la Cruz Titulu bat.
6)
Adrian Ortega
Lopez Titulu bat.
7)
Axel
Roviralta Montero Titulu bat.
8)
Iρaki Sasiain
Gomez Titulu bat.
9)
Javier
Sevilla Subiza Titulu bat.
10) Mikel Torres Aldabe Titulu bat.
11) Borja Zamarbide Iρarrea Titulu bat.
2013-12-14.
Iturria: Talde
antolatzailea (Zaldi Beltza Xake Taldea).